Ebusiness-a jarduera enpresarial bat da, non enpresaren kudeaketa eragiketak, bezero eta hornitzaileenganako harremana, enplegatuenganakoa, etab. Internet edo beste sare informatiko batzuetan garatu eta gertatzen den.
Hauek dira negozio elektronikoak dakartzan abantaila nagusiak:
- Antolamendu malgua, azkarra eta aldaketei egokitua
- Harreman gaitasun handiagoa horniketa-katearen parte diren agente ezberdinekin
Gure bezeroen eta FitBaken arteko lankidetza estuaren bitartez, negozio
aukera asko antzeman, eta web erramintekin ustiatu daitezke.
Balio sarea negozio
elektronikoaren eredu modura
Egungo merkatuan, ez da nahikoa kalitatezko produktua egitea; enpresak alor bakoitzean sortzen duen balioa areagotu
beharra baitaukagu. Horregatik,
bat gatoz adituekin, eta horniketa-kateaz hitz egin beharrean nahiago dugu
balio-kateaz mintzatu.
Sare digitalak funtsezkoak dira nazioarteko merkatuan lehiakor izan nahi
duen enpresa batentzat. Internet bidezko lankidetza-sare batek komertzio elektronikoan eskaintza eta eskeraren arteko koordinazioa ahalbidetzen du.
Gainera, gaur egungo erosketa kanalak (eta baita ere salmenta eta bezeroen zerbitzurakoak) indartu egin daitezke hornitzaileei eta bezeroei zuzendutako web erreminta baten bitartez.
Kanala zabaltzeko aukerak
Salmenta katearen aukerak
- Salmenta web tokia: Alegiazko denda eredu ezberdinak dauzkagu:
- Produktu eta zerbitzuen katalogoa
- Erosketa gurdia
- Ordainketa sistemak
- Itxuraketak
- Zergen kalkulua
- Garraioa/logistika
- Eskaintzaren gaurkotzea
- Erosketa elektronikoen prozesua: on line salmentak gauzatzeko prozedurak
eta gestioak bideratzen ditugu:
- Eskaintzaren gaineko informazioa eman
- Stock-aren egoera kontsultatu
- Pro-forma eskaintzak landu
- Produktuaren kostu zehatza mugatu eta banandu
- Eskakizuna prozesatu eta erregistratu
- Eskaerari buruz zehazki informatzea
- Automatikoki fakturatu
gora itzuli
Bezeroaren zerbitzu katerako aukerak
- Bezeroaren datuen kudeaketa: Bezeroa hobeto ezagutzeko prozesua diseinatzen
dugu:
- Datuen biltegia
- Datuen berehalako emaitza
- Informazioaren ustiapena
- Bezeroari atentzio hobea emateko erak: zerbitzu hobe bat
eskaintzeko proposamenak egiten ditugu:
- Web edukiak: formulario, mapa, harremanetarako datuak, posta elektronikoa...
- Eduki elkarreragileak: konponketa zerbitzuei abisuak
- Bezeroaren informazioarekin datu baseak
- Fakturazio errakuntzen moduluak
- Sarritako galderak (f.a.q.)
- Beste zenbait formula web tokian integratzeko:
- Etxera eramatea
- Deien bilgunea
gora itzuli
Erosketa katerako aukerak
- Hornikuntza sarea: erosketa eraginkor bat proposatzen dugu, katalogo
eta
itxura aurkezpen bidez:
- Produktuaren osagaiak zehaztu
- Salmenta katalogorako bidea ireki
- Produktu bat hautatu
- Erosketa eskakizuna
- Erosketa agindua
- Eskakizunaren transmisioa
- Eskakizunaren egoeraren kontsulta
- Produktuen bidaltzea
- Fakturaren jasotzea eta ordainketa
- Web edukinak: erosketa kudeaketa bideratzea:
- Hornitzaile potentzialen zerrenda
- Gaurko hornitzaileen kontrola
- Fakturazio errakuntzak
- Produktuaren eduki teknikoak
FitBak-ek badaki zer nolako eragina izan dezakeen web erreminta hauen
ezarpenak zure antolakuntzan, nahiz pertsonalean nahiz oraingo sistema informatikoetan.
Haatik, ikuspegi praktiko edukitzen saiatzen gara aurretik datozen lan-baliabideak
berregokitzeko orduan.
gora itzuli
Balio katearen azterketa
Balio katearen osagaiak aztertzeko erreferentzi barruti bat daukagu eta,
horrela laguntza teknologikoa behar duten puntu kritikoak ezagutzen ditugu.
Analisi tresna honen abantailak hauek dira:
- Balio gehiago dakarten prozesu-puntuak argitu
- Salerosketa elektronikoaren prozesu eragileen diseinua soslaiatu
- Hornikuntza katean parte hartzen duten eragileak norbanatu
- Sektorearen ikuspegi integrala erakutsi
- Logistika kudeatu
- Enpresaren diagnosi digitala burutu
Beraz, digitalizatu behar diren arloei ematen zaie lehentasuna era astiro
eta modular batean. Egite-era honek arriskuak gutxitzen ditu eta baita informazio
sistema berrien ezarpen eragina ere.