> Informazioaren arkitektura

Informazioaren arkitekturaz hitz egitean, webgune edo aplikazio baten edukia eta egitura era egokian antolatzeaz ari gara, bere erabilerraztasuna indartuz. Helburua erabiltzailearen esperientzia erraztu eta ahalik eta onuragarriena izatea da.

Prozesu honetan normalki aztertzen ditugun gaiak hauek dira:

  • Edukiak sailkatu eta lehenetsi; web mapa, eskemak.
  • Funtzionalitate zerrenda: xehetasunak, erabiltzaileen ibilbidea.
Zehazki, web proiektu bat garatzean prozedura hau jarraitzen dugu:

1.- Proiektuaren definizioa

  • Azterketa orokorra: informazioa bildu, erabiltzaileak identifikatu, programazio beharrak zehaztu, jarduera sektorearen analisia
  • Argibideak: webgunearen funtsa eta helburuak finkatu, edukia deskribatu
  • Plangintza: denboraren kontrolerako bideak ezarri, lan programak, proiektuaren taldea aukeratu, egitasmoa kudeatzeko webgunea, erabiltzaile frogen plangintza

2.- Webgunearen egituraketa

  • Edukiari dagokionez: edukiak zehaztu, dagoen edukia ikuskatu, edukia planifikatu, edukien entregatze plana sortu
  • Webguneari dagokionez: web mapa egin, izenak jarri edukiei
  • Orriei dagokionez: marko multzoak diseinatu, nabigazioa prestatu, izenak eta etiketak esleitu, erabiltzaileen bide klabeak definitu

3.- Ikusmen eta diseinu probak

  • Sorkuntza: webgunearen helburuak berrikusi, kontzeptuak garatu, diseinuak aurkeztu eta informazioa jaso
  • Baieztapena: HTML prototipoa sortu, funtzionalitatea probatu
  • Diseinuaren aurkezpena: txantiloi grafikoak sortu, diseinuen estilo gida sortu

4.- Produkzioa eta kalitate kontrola

  • Aurre-garapena: garatze ildoak ezarri, proiektuaren egoera ebaluatu, artxiboen egitura ezarri
  • Garapena: zatikatu eta optimizatu, HTML plantillak eta orriak sortu, automatizazioa implementatu, orriak bete, back-end programazio garapena integratu
  • Probak: kalitate kontrol plana sortu, prioritateak ezarri eta akatsak konpondu, azken probak egin

5.- Kaleratzea, argitalpena

  • Entregatzea: estilo gida osatu, mantentze gida entregatu, dokumentazioa artxibatu, jaurtiketa ondorengo analisia egin, mantentze lanak antolatu

  • Argitaratzea: publizitate plana prestatu, bilatzaileetan erregistratu, webgunea zintzilikatu
  • Mantentzea: mantentze lanetan arituko den taldea ezagutu, plana garatu, arrakasta neurtu, webgunearen segurtasuna baieztatu