> Web aplikazioak

Gure bezeroei lana erraztu eta sinergiak bilatzeko web aplikazio desberdinak garatzen ditugu, hauetako bakoitza bezeroaren beharrizanen arabera landuz. Informazioaren egituraketa aztertuaz hasi, berauen beharrak ezagutu eta ondoren neurrira eginiko aplikazio eraginkorrak eskaintzen ditugu.

Bezeroei irtenbideak emateko, besteak beste, hauek dira erabiltzen ditugun teknologiak:
  • XHTML eta CSS balekoa W3C estandarrak jarraituz, nabigatzaileekin bateragarria; kalitate altuko web maketazioa; aurkezpena bereiziz, azkar kargatzeko optimizatuz, taularik gabe, WAI araudia jarraituz. Javascript-ak ere garatzen ditugu funtzionaltasunak neurrira egokituz.
  • LAMP: linux, apache, mySql eta php erabiltzen dugu datu baseaz baliaturik aplikazioak neurrira garatzeko. Teknologia hau oso arina da, webgunerako aproposa, baliabide ugari daude kode irekikoak aukera anitz eskaintzen dituelarik.
  • joomla, webgunearen atzekaldean ezartzen den eragile honek, edukien edizioa eta kudeaketa sinplifikatzen du. Atari dinamikoak garatzen ditugu software libre honi esker; simpletik hasi eta webgune korporatibo konplexuak eraikiz.

  • FitBak-ek zerorri eskaintzen dizkizu irtenbideak produktu pertsonalizatuak garatuz, ongi mamitutako estrategien diseinuak eskaintzen baititugu, eta baita ere beharrezko prestakuntzaren bermea web teknologiaren erabilera egokia ziurtatzeko.

    Komunikabideak
    Tresna digitalek komunikabide arloan eskaintzen dituzten aukerak lankideen eskuetan jartzen ditugu; irrati tailerrak kudeatzeko eta web erremintak erreproduzitzeko.
    Negozio elektronikoa
    Zabal itzazu zure merkataritza aukerak nazioan eta nazioartean, web erreminta espezializatuak eta merkatu elektronikoko estrategiak erabiliz. Bezeroekin, hornitzaileekin eta langileen harremanak hobetzeko.
    Jakintzaren kudeaketa
    Zure enpresako informazio-jarioak aztertzen ditugu komunikazio-kanal berriak eratzeko, eta jakintza kudeatzeko erremintaz hornitu.