Marketing elkargarria, harreman egonkor eta errentagarriak sortu eta mantentzea helburu duen marketina da. Empresa eta bezeroaren arteko komunikazio bidirekzionala interakzioaren bidez sustatzen du, marketing munduan eman den aldaketa kulturalareal oinarrituz: bezeroa dago denaren erdian, eta egiten dugun dena berari begira egingo dugu. Marketing elkargarriaren barruan, Marketing birala, Publizitate birtuala, bilatzaileetan webgunearen promozioa eta Marketin elkargarriaren beraren planifikazio eta abian jartzea ditugu.
Teknologia berrien erabilera hobetzen lagunduko dizue Fitbak-ek , gaurko
marketing-aren teknika eta erremintak erabiliz.
Gaurko eta biharko bezero bakoitzaren beharrak eta helburuak kontutan harturik
egiten dugu marketingintza, bezero eta markaren arteko harreman
pertsonala landuaz.
Hauek dira Fitbak-en Marketingintzaren helburuak:
- on line eta off line kanalen bidez, bezero berriak lortzea
- bezeroak sailkatzea, enpresaren errentagarritasuna sailkapen iritzi
hartuaz
- bakoitzaren garrantziaren arabera tratatzeko aukera ematen duen
- harremana sortzea
Asmo hauek betetzeko, plan, erreminta eta ekintza mota ezberdinak burutu
eta jartzen ditugu martxan, bezero bakoitzari egokituak, noski.
- Harremanetako Marketing-aren plangintza eta abian jartzea
- Bezeroei zuzendutako leialtasun plana. Enpresek bere bezerorik onenak
ezagutu eta tokatzen zaien tratua ematea du honek helburu.
- Markaren Irudia Interneten
- Lekua, logotipoa eta leloa hautatzea, merkatu elektroniko berrietan
bakoitza bereizteko.
- On line elkargoak sortzea
- Bezero, elkarte eta harpidetuen klubak sortzea. Kide hauek tratu berezia
jasoko dute, leialtasuna lortzea helburu izanik.
- Posta elektroniko bidezko Marketing-a
- Merkatal eginkizunak automatizatzeko (baimendua delarik, noski) erreminta
eraginkorra, bezero bakoitzari eskaintzak egiteko eta boletinak bidatzeko.
- Marketing birala
- Web tokia sustatzeko estrategia, hazkundea berbiderkatze arren. Interneten
ahoz ahoko propaganda da hau.
- Alegiazko publizitatea( Publizitate birtuala)
- Elkarte antzeko zerbait sortzen da iragarkigile (babesle) eta web tokiaren
artean, bannerak eta loturak trukatzen direlarik.
- Bilatzaile eta zerrendagileen artean web-a sustatzea
- Interesdun bilatzaile eta atarien artean egotea nabigalariek web tokia
aurki dezaten.
- Bezeroa zaintzeko FAQ-ak
- Erantzunak eta konponbideak eskaintzen zaizkie ohizko galderei, dirua
eta denbora aurreztuaz.
- “Begikoei” (“faboritoei”) erasteko erreminta
- Erabiltzaileak erants dezake web tokia bere “begikoen” zerrendan,
errazago itzultzearren bisitatzera.
Fitbak-en Marketing mota
Salmentekoitik Harremankoira iragan da Marketing-a, hau da, produktuari
atxikia egotetik bezeroari zuzendua izatera iragan da.
Orain arte enpresak produktu bat egiten zuen eta jendartean aurkitzen
zuen nori saldu. Orain , bezeroari begira dagoen enpresak, harreman eraginkorrak landu
eta mantentzen ditu bezeroak asebete eta gordetzeko.
Gaur egun, datu baseak miatzen ditu Marketing-ak,eta horrela jendarte
ezberdinen informazioa lortzen du eragile bakoitzarekiko komunikazioa bereiztu
eta pertsonalizatuz.
Teknologia berriek eskaintzen diguten elkar ihardunari esker , bezeroa
hobeto ezagutu eta egokiago bereganatzea lortzen dugu. Fitbak-ak hori badaki,
eta horregatik enpresaren jarduera guztien erdian kokatzen du bezeroa.
Mk tradizionalaren helburua merkatu zati bat lortzea izan da beti, baina gaurko
Mk-aren helburua bezeroaren zati bat irabaztea da. Guk bien arteko
indarbiltze bat proposatzen dugu.
Marketing-aren erremintak diseinatzeko garaian, eman beharreko urratsak
eta estrategia pentsatzerakoan, beharrezkoa da bi ikuspegi hauek
elkarlotzea: tradizionala eta harremanetarakoa.
- Mk Tradizionala Diagnosia
- Jardueren izendatzea
- Produktuen segmentazioa
- Produktuaren bizitza zikloa
- AMIA (Dafo)
- BGC matriza
- Estrategiak
- Off line eragiketa plana
- Produktua
- Salneurria
- Saltokia (salmenta taldea)
- Sustapena
- Mk Harremanetako Diagnosia
- Marka
- Datu Baseak
- Bezeroen sailkapena (berezitasuna)
- Bezeroentzat abantailak
- Komunikazioak
- Zerbitzua
- On-line eragiketa plana
- Bezeroa
- Ezaugarriak
- Katea
- Komunikazioa
Azterketa honen ondorioz, egitarau labur, malgu eta eguneraerraz bat burutuko dugu, on line kanpaina koordinatuko duena.