2.0 arima duten webguneak eraikitzen ditugu, informazioaren joan-etorria bultzatu eta empresa edo markak berauen ingurunearekin interaktuatzen laguntzen dutenak. Hau lortzeko, bezeroaren beharrak aztertzen ditugu, webguneak izango dituen funtzionaltasunak erabakitzeko.
Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek web-aren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.
Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)